Udaleku irekietarako begiraleak aukeratzeko deialdia, Aiztondotik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateak, ekainaren 25tik uztailaren 24 bitartean burutuko den Udaleku Irekietarako begiraleak aukeratzeko deialdia luzatu du. Apirilaren 21a bitarte zabalik dago izena emateko epea.  Informazio gehiagorako: Itsaso 943 693 930 (goizez). Baldintzak, jarraian: 

 

Baldintzak ondorengoak dira:

· 18 urte beteak izatea edo 2015. urtean betetzea

· Euskara ondo menderatzea.

· Azterketa teorikoa egitea.

 

Hautaketa prozesuan baloratuko dira:

· Denbora Libreko begirale edo/ eta zuzendari titulua

· Heziketarekin zerikusia duten ikasketa, ikastaro,

monografiko,….

· Esperientzia antzeko lanetan.

· Langabetu edo ikaslea izatea

· Alkiza, Aduna eta Larraulen erroldatua egotea.

 

Apirilaren 21ª bitarte luzatuko da izena emateko epea eta apirilaren 28an egingo dira azterketak Aiztondoko bulegoetan (Muñoa kalea,36behea. Zizurkil), arratsaldeko 19:45etan.

Informazio gehiagorako: Itsaso: Tf: 943 693930 ( goizez)

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!