Apirilaren 19ra arte abian da Villabonako zein gune estali eta zein proiektua abian jarri erabakitzeko bidea. Apirilaren 15etik 17ra (asteazkenetik ostiralera) bozketa digitalean parte hartu ahal izango dute herritarrek eta asteburuan apirilaren 18 eta 19an, aurrez aurreko bozketa txanda izango da. Igande eguerdian bertan ezagutaraziko da bozketaren emaitza.
Bitartean onartutako 13 proiektuak ikusgai daude Gureako erakusgelan edota Villabonako Udalaren webgunean.