Dantza, musika eta antzerkia uztartzen dituen herri antzerkia prestatzeko lanak aurreratuta daude dagoeneko. Igande goizean egin zuten lehendabiziko entsegu orokorra, Iraitz Lizarraga zizurkildarraren zuzendaritzapean. Maiatzean taularatuko dute azken hilabeteotan prestatutako antzezlana.