-Internet bidez.
-Etxean jasotako eskuorria bete eta buzoian utziz (Iturri-Goxo kultur etxean, Salvadora jubilatuen egoitzan, Olaederra Kiroldegian edo Udaleko sarreran).
-Herriko tailerrean parte hartuz (maiatzaren 7an, 19:00etan hasita Subijana etxean).
Proposamenak baloratzerakoan kontuan hartuko da eskualde osoari mesede egiten dion proiektua izatea, pertsonei eragin positiboa ekartzea eta Aldundiaren eskumena izatea.
Apirilaren 30a izango da internetez zein buzoietan ekarpenak uzteko azken eguna. Hortik aurrera tailerretan hartu ahalko da parte.