Ekainaren 21eko Ehuntze eguna girotze aldera, Asteasuko Gure Esku Dago dinamikak ekimenaren aurkezpena antolatu du apirilaren 17an, ostirala, 20:00etan udaletxeko ikus-entzunezkoen gelan. Aurkezpenaz gain, 'Jostunak' dokumentala ere aurkeztuko da bertan.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!