Oinarriak Andoaingo Udaleko web orrialdean ikus daitezke eta egitasmoak aurkezteko epea maiatzaren 15ean bukatuko da. Proiektu bakarrari emango zaio dirulaguntza, 10000 eurokoa, hain zuzen. Lana euskaraz eta gaztelaniaz egin beharko da.
Deialdian hainbat aldaketa egin dituzte. Azaldu dutenez, honakoak dira arrazoiak: “Andoaingo historiaren laburpen gaurkotua edukitzeko beharraz jabetu izana eta, 400. urtemugaren giroan, Leyçaur aldizkariaren inguruan hausnarketarako geldialdi bat egitea, aurten 25 urte beteko dituelako”.