Pregoirako proposamena
Bestalde, beste deialdi bat ere ireki dute, txupinazoa eta pregoia nork egin erabakitzeko. Proposamenak egiteko aukera jada irekita dago eta horrela mantenduko da maiatzaren 8ra arte. Basteron eta udaletxeko Atarian dauden postontzien bidez eman daiteke iritzia. Deialdi honetan, txupinazoa nork botatzea nahi den azaltzeaz gain, horren arrazoia ere derrigorrezkoa izango da izendatua onartu dadin.