Azken 25 urte luze hauetan, Josu eta Urnietako Eusko Alderdi Jeltzalea lotuta egon gara. Herrigintzan egindako aportazioa eta zure inplikazioa ezin ukanak ditugu. Zinegotzi lehendabizi, Uri batzarreko kide eta azken urteetan Uri batzarreko Lehendakari izan baitzara.
Lana modu apal batean, ixilik, atzetik egitea gustatu izan zaion horietakoa izan zara. Nabarmendu ordez, egitea nahiago izan duzuna.
Emaztearekin, merezitako opor egun batzu pasatzen ari zinela etorri da zorigaitza. Orain 40 urte bihotza sendotzeko ezarri zizuten balbulak huts egin eta berarekin eraman zaitu Josu. Bihotza sendoa, burua argia, itxura lasaia, eskuzabala, orekatua...
Agurtzeko aukerarik ez dugu izan. Zaila gertatzen zaigu zu gabeko etorkizun batetan pentsatzea, baina zure lekukoa norbaitek hartu behar du.
Ez da lan samurra izango baina zure ohorez Josu ahaleginak egingo ditugu zuk egindako lanak jarraipena izan dezan, eredu eta ispilu izan baitzara. Zure herriaren, gure herriaren alde lanean.
Josu, fisikoki etzaude gurekin, baina zauden lekutik gurekin sentituko zaitugu, zure emazte seme alabekin eta familiarekin batera. Azken finean herriarekin.
Agur lagun, agur alderdikide”.
Urnietako EAJ-PNV