Dirulaguntza zein ekimen gauzatu erabakitzeko bilera deialdia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko api. 8a, 15:46

Iazko esperientziari jarraituz, Gipuzkoako Aldundiak Gipuzkoako eskualde bakoitzean 500.000 euroko diru partida zertan inbertitu herritarren erabakiaren esku jarri du. Erabaki hori hartzeko parte hartze prozesua abian jarriko da datozen egunetan. Lehenengo urratsa eskualdeko herri guztietan bilera bat egin eta proposamenak jasotzea izango da. Zizurkildarrek apirilaren 13an, arratsaldeko 19:00etan Atxulondo Kultur Etxean izango dute horretarako abagunea. Bertan biltzen diren proposamenak, eskualde mailan egiten diren gainontzeko proposamenekin batera bozkatu ahal izango dira gerora. Bilerara gerturatu ezin direnek Atxulondo Kultur Etxean, Iriarten, udaletxean eta Aurrerako Udal bulegoetan jarri diren postontzietan utzi dezakete euren proposamena. Parte hartze prozesu honen bidez, 2015ean Zizurkilek Aiztondo mailako liburutegia egiteko 250.000 euro lortu ditu.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!