Aste honetan zehar Urnietako gaztetxoek makina bat ekintza dituzte. Asteartean sormen eta buruhandi tailerrekin hasi dira. Batetik, asteartetik ostegunera goiz eta arratsalde aritu dira mota guztietako jolas eta tailerrak egiten Ludotekan. 5-8 urte bitartekoek kristalezko bolak, misterpotato tailerrak eta mugimendu jolasak egin dituzte. 9-11 bitartekoak, aldiz, ispilu tailerra eta mugimendu jolasak. Bestetik, ostiral arte Lekaion buruhandi tailerrarekin jarraituko dute, goizeko 10:00etatik 12:30era.
Aisialdi jarduerei amaiera emateko, ostiral goizerako Ludobusa antolatu dute San Juan plazan, adin guztietako haurrentzat. Eguraldi txarra eginez gero, Egapen egingo dute.