…"Inportantea da daukagun proiektuan sinestea. Uste dut Europan gure alde dagoen haize hau aprobetxatu nahi badugu martxa bat gehiago sartu behar dugula, indar gehiago sartu behar dugula eta borrokatu behar dugula. Estrategia aldaketa ez da ixilik egotea. Estrategia aldaketa tresnak aldatzea da: tresna demokratikoen bidez, baina borrokaren bidez. Borrokan bidez lortuko dugu herri honen askatasuna"…
Joxe Mari Olarraren aurkako beste auzipetze bat, Amasa-Villabona Sortuk iritzi publikoari:
1.-Ostiralean, apirilak 10 Joxe Mari Olarrak beste behin Espainiar Auzitegi Nazionalaren aurrean deklaratu beharko du inputatu gisa. Goizeko 11:00etan ezarri diote hitzordua, azaroaren 6an espetxetik atera eta Villabonako Plazan egin zituen balorazio politikoak ustez, terrorismoari gorazarre egiten diotelakoan.
2.-Beste inputazio berri bat, Estatuaren aldetik. Bistan dago, Estatuaren helburua zein den. Joxe Mari erditik kentzea, Estaturen ahulezia nabarmena da, herri honek, ezker abertzaleak gidatuta, azken urteetan abian duen prozesua oztopatzeko helburu garbiz. Gerra eta mendeku gosez dabilen Estatu bat ageri zaigu, gordin.
3.-Azaroaren 6an, ehunka herritarren aurrean Joxe Marik egin zituen deklarazioak aztertzen badira, oso begi-bistan geratzen da zein den Estatuaren benetako helburua. Ezker abertzaleak, aldebakartasunez, herri hau independentziara eramateko hautuari frenoa jartzea. Eta horretarako dakien hizkuntza bakarra erabilita: errepresioa eta jazarpena.
4.-Joxe Marik, ezker abertzalearen apustu politikoaren defentsa argia egin zuen aipatutako hitzartze horretan. Herritarrak, prozesu horretan engaiatzera animatuz. Estatua berriz, dena ETA da lelopean, aitzakia merkea bilatzen aritu zen une berean plaza berean, Joxe Mari auzipetu eta berriro espetxe zigorraren mehatxupean jartzeko.
5.-Joxe Mariren jarduera publikoa, gardena izan da bere ibilbide historiko osoan, hain gardena ezen, estatu aparatuek sarri bere aurkako makinaria errepresibo guztia martxan izan baitute eta Joxe Mari, herri honetara bakea eta demokrazian oinarritutako eskenatoki berriak ahalbidetzeko aukerak jartzen aritu den bitartean, auzitegi eta kuarteletan hura erditik nola kendu planifikatzen aritu dira; horregatik espetxeratu zuten eta 8 urte eta erdira kondenatu. Kalean 4 hilabete eskas egin dituen honetan, Estatuaren eraso berri baten jomuga da.
6.-Amasa Villabonako Sortuk bere babesa eta laguntza osoa eskaini nahi dio Joxe Mari Olarrari eta bere familia osoari.
Honela, ostiralean, apirilaren 10ean, iluntzeko 20:00etan Errebote Plazan kontzentrazioa deitzen dugu. Modu berean, herritar talde bat Joxe Mari Olarrarekin batera Madrilen izango da.