Memoria suspertzeko tailerra antolatu du Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateak. Memoria baliabideen suspertzeaz gain, egungo memoria eta memoria autobiografikoa ere landuko dituzte. Apirilaren 14ra arte luzatu dute izena emateko epea eta astelehen arratsaldetan izango dira saioak, maiatzaren 4tik ekainaren 22ra. Doako ikastaroa da eta 943 693 930 telefono zenbakira deituz egin daiteke izen-ematea.