Martxoaren 30ean aurkeztu zen oinezko ibilaldiekin helduen osasuna hobetzea helburu duen Ibilian programa. Jaurlaritzak sustatutako Tipi-tapa proiektuan oinarrituta, elkarlanaren aldeko apustua egin du Villabonako Udalak ideia garatzerakoan. Galder Azkue alkateak agertu moduan "osasuna hobetzeaz gain lagunartean egoteko aitzakia" ere izango da programa. Apirilaren 16an hasi eta uztailera bitarte izango da Ibilian programaren lehen zikloa eta irailetik aurrera bigarrena. Ostegunetan izango dira ibilaldiak, 11:00tan abiatuta. Berez lau ibilbide diseinatu diren arren parte hartzaileen beharretara egokituko dira eta Amasa-Villabonaren kasuan elkarlanaren bidez garatzea erabaki dute. Besteak beste ekimenarekin bat egin dute: Salvadora jubilatu elkarteak, Olaederra kiroldegiak, Santiago Egoitzak, Fepas-ek... Eskuorria