Datorren ekainean burutuko den Ehuntze egunaren harira lehiaketa antolatu du Amasa-Villabonako Gure Esku Dago dinamikak. Horretarako, koadrilan, kalean, bakarka edo lagunekin oihalak apaintzen ari dinenei, euren oihal zatiaren argazkia bidaltzeko deia luzatu diete antolatzaileek. Ekainaren 6a baino lehen bidali behar da argazkia, atxikitako txartelean ageri den helbideetako batera. Saria izango da irabazle(ar)entzat: hogei pertsonentzako sagardoa eta hiru gazta.