Afizionatu mailan hain zuzen Gipuzkoa eta Euskal Herriko txapelketak irabazitakoak dira. Biak ere aurrelariak dira, ezaugarri ezberdinekin.
UKEkoen hitzetan, “Imanol pilotari teknikoa da eta Ander aldiz fisikoki ikusgarria da”. Klubak bi gazteak zoriondu ditu eta baita bi gazte horien prestakuntzan lan egin duten guztiak ere. Zorte on!