Lau maila ezberdinetan banatuta antolatzen dute gutun lehiaketa; 6-8 urte artekoak, 9-11 urte artekoak, 12-16 urte artekoak eta 17 urtetik gorakoei zuzendutako maila.
Parte hartzaile bakoitzak bi lan aurkez ditzake eta lan bakoitzak bi orrialde hartuko ditu gehienez.
Posta arruntez bidaltzeko, egilearen datuak kartazal txiki batean sartu behar dira, kanpoaldean ezizen bat jarriz. Gutunazal handiago batean, gutunak eta kartazal txikia sartu behar dira. Posta elektronikoz bidaltzeko, fitxategi batean atxikita bidaliko da gutuna, eta baita egilearen datuak ere.
Ekainaren 12an, arratsaldeko 18:00etan hasita egingo dute sari banaketa ekitaldia, Alkizako Kultur Aretoan.
Sariak:
A. Maila: 1go eta 2. saria, diploma eta oparia.
B. Maila: 1go eta 2. saria, diploma eta oparia.
C. Maila: 1go saria, diploma eta 150 euro. 2. saria, diploma eta 50 euro.
D. Maila: 1go saria, diploma eta 250 euro. 2. saria, diploma eta 150 euro.
Ekainaren 27ra bitarte jaso ahal izango dira sarituak izan ez diren lanak. Saritutako lanak berriz, Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitatearen esku geratuko dira eta argitaratzeko eskubidea izango du.