47. Ibilaldi neurtua, jendetsua beste behin

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko api. 7a, 15:58

Martxoaren 29an burutu zen Aizkardi mendi taldeak antolatutako 47. Ibilaldi neurtua, besteak beste, Ernio mendia zeharkatu zuena. Antolatzaileak gustura geratu ziren ibilaldiak izandako erantzun nahiz garapenarekin. Ibilaldi luzean 403 mendizalek hartu zuen parte eta 539k ibilaldi luzean; guztira 942 mendizalek. Babesleek eta bereziki laguntzaile bolondresek ibilaldia antolatzen egiten duten lana eskertu nahi izan dute Aizkardiko kideek. Ibilaldiaren argazki gehiago Aiurriren nahiz Aizkardiren guneetan.

Argazkiak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!