Deialdian parte hartu ahal izateko ezinbesteko baldintzak ondorengoak dira:
- Zizurkilen erroldatua egotea.
- 18 urteak beteak izatea edo 2015. urtean betetzea.
- Euskara ondo menderatzea.
- Elkarrizketa-talde dinamika gainditzea.
Horrez gain, kontuan hartuko da: (behar diren dokumentuak aurkezten badira):
- Denbora Libreko begirale eta zuzendari titulua.
- Heziketarekin zerikusia duten ikasketa, ikastaro, monografiko...
- Esperientzia antzeko lanetan.
- Langabetu edo ikaslea izatea.
Elkarrizketa-talde dinamika maiatzaren 8an izango da, arratsaldeko 18:30ean, Pedro Mari Otaño ikastetxean.
Informazio gehiagorako eta izena emateko, Aurrera Plazako Udal Bulegoetara jo edo 943 692 495 telefonora dei daiteke.