Gazteek denetarik aurkituko dute bertan: jolasak, mahai-teniserako mahaia, ordenagailuak, lagunekin lasai egoteko txokoa, telebista... Izaskun Sarasola hezitzailearen laguntzaz, hainbat ekintza egiteko aukera izango dute Gaztezulora azaltzen direnek.
9 urtetik 17 urtera arteko gaztetxoei zuzenduta dago Gaztezuloa. Honako hau izango da apirilaren 7tik aurrera izango duen ordutegia:
9-11 urte artekoek:
Astearteak: 16:30 - 19:30
Ostegunak: 16:30 - 19:30
12-17 urte artekoek:
Ostiralak: 17:00 - 20:00
Larunbatak: 16:30 - 19:30