Larunbatean ospatu zuten Gazte Eguna Zizurkilen, Txepetxa Gazte Asanbladak antolatuta. Herri kirolekin jarri zuten martxan egitaraua eta jaiak ez zuen etenik izan goizeko ordu txikiak arte. Traktore tiraketa, triki-poteoa, txerri harrapaketa, bazkaria, kontzertuak, jolasak...., giro ederrean murgilduta pasa zuten eguna bertara hurbildu ziren eskualdeko gazteek. Urteak aurrera, indarra hartzen ari da Gazte eguna eta dagoeneko, datorren urtekoari begira jarrita daude Txepetxako kideak.