Andoaingo Euzko Alderdi Jeltzaleak Mari Jose Izagirre buru izango duen hautagaitza aurkeztu du. Euren esanetan: “zerrendak esperientzia eta gaztetasuna uztartzen ditu, adin eta lanbide ezberdinetako gizon-emakumeek osatzen baitute. Bestelako Andoain baten alde egiteko grinak batzen ditu denak. Punta-puntako lantaldea osatu dugu, eta andoaindarren konfiantza lortuko dugunaren itxaropena dugu”.
Aurkezpen bideoa | Zerrenda osoa: