36ko Gerran eraildako bost senideren agerraldia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko mar. 26a, 14:45

Frankismoak Andoainen eraildako bost biktimen senideek agerraldia egin zuten udaletxean, martxoaren 21ean. “Oroituz, Andoainen” elkartearekin batera egindako txosten pertsonalak aurkeztu zizkieten Ana Carrere alkateari eta Jose Maraña idazkariari. Fedea eman zuten euren sinadurarekin, ekitaldiarekin ofizialtasuna emanez.


1936ko abuztuaren 30ean Tolosan erail zituzten Cruz Aldasoro, Antonio Aranzabal, Pio Arzallus eta Nemesio Fernandez andoaindarren eta Migel Amundarain oriatarraren inguruko txostenak eraman zituzten udaletxera. Era guztietako agiriak dira: familiartekoekin egindako elkarrizketen ahozko eta irudizko lekukotzak, artxiboetako agiriak, argazkiak, eskuizkribuak... Laurehundik gora agiri dira guztira, aurrerantzean Udal Agiritegian gordeko direnak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!