1936ko Gerra eta gerraosteko erbesteratzeak mintzagai

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko mar. 26a, 12:46

Memoriaren astearen baitan, erbesteak utzitako zauriei buruz jardun zuen atzo iluntzean Josu Chueca historialari eta irakasleak. 1936ko Gerra eta gerraosteko erbesteratzeak hobeto ezagutarazteko aukera eskainiz. Chuecaren ikerketaren ildotik, bereziki aztertu zen Frantziako konzentrazio eremuena; izan ere, kasu nabarmenena izateaz gain Grus-eko gunean bildu zen euskaldun gehien; tartean, sei billabonatar. Esti Amenabarro Aritzako kultur eljarteko kideak datuz jantzi zituen Chuecaren hitzak, aurkeztu berri duen liburuari tiraka.

Gaur, martxoak 26, Lourdes Herrastiren 'Frankismoa eta emakumeak, zigor bikoitzaren kronikak' hitzaldia izango da Subijana etxean, 19:00etatik aurrera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!