Ibarburu eta Esnal, Espainiako Udaberriko txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko mar. 26a, 12:35

Martxoaren 28tik 31era Absolutu mailako "Open" txapelketa jokatuko da Malagan. Bertan izango dira Iñigo Ibarburu eta Mikel Esnal. Lehena, 50, 100 eta 200 tximeletan eta 100 eta 400 librean arituko da. Esnal, aldiz, 50 librean. 

Andoaindarraren helburua bere 23"97ko marka pertsonala hobetzea da. Izan ere, finalera sartzeko aukerak "oso urriak" ditu. Dena den, Buruntzaldea IKTk adierazi duenez, bere lehia propioaz gain, txapelketa ederra ikusteko aukera izango dute. Maila altua egongo da txapelketan eta mundu mailako punta puntako igerilariak parte hartuko dutenez, maila oneneko kirolariak lehian ikusteko aukera ere edukiko dute.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!