Korrikaren amaiera jairako autobusa eskualdetik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko mar. 25a, 13:41

Hamar egunez Euskal Herri osoa zeharkatu ondoren, datorren igandean, martxoaren 29an, Bilbon emango dio amaiera bere ibilbideari 19. Korrikak. Bukaera honetan parte hartu nahi duten eskualdeko euskal zaleei lana errazte aldera, AEKk, eskualdeko batzordeekin elkarlanean, autobusa antolatu du Korrikaren amaiera jaira hurbiltzeko. Tolosatik abiatuko den autobusak, bi geldialdi egingo ditu Beterri-Aiztondon, bertako herritarrak hartzeko:

-09:45: Amasa-Villabonako elizan

-10:00: Andoaingo Txoperan.

Autobuseko txartela 10 euroren truke lor daiteke Tolosako Xirimirin, Amasa-Villabonako Iratzarren eta Amasa kafetegian, eta Andoaingo AEK euskaltegian. Itzulera 20:00etan izango da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!