Frankismoaren aztarnak arakatzen II: minaren egiak liburua aurkeztuz eman zaio hasiera Memoriaren asteari

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko mar. 25a, 13:28

Joan zen asteartean, Aritza kultur elkarteko Esti Amenabarro billabonatarrak idatzitako 'Frankismoaren aztarnak arakatzen II: Minaren egiak' liburua aurkeztuz ekin zitzaion martxoaren 31ra arte luzatuko den Memoriaren asteari. Nora Urbizu zinegotzia, Pako Etxeberria Aranzadi elkarteko lehendakari eta auzi medikua eta Xabier Urmeneta psikologoa, memoria historikoan aditu eta Foru Aldundiko teknikoa izan zituen laguntzaile. Subijana etxea jendez lepo bete zen iraganeko egiak egunera ekartzeko liburuaren aurkezpenean.

Argazkiak / Bideoa

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!