Guztia prest, Aizkardiren 47. Ibilaldi neurturako

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko mar. 24a, 14:48

Datorren igandean, martxoaren 29an, Aizkardi mendi taldearen 47. Mendi ibilaldi neurtua izango da. Antolatzaileak buru-belarri lanean ari dira eta urtero legez, bi ibilbide prestatu dituzte. Dagoeneko ia 1000 mendizalek eman du izena ibilaldi labur edo luzean. Informazioa eta izen-ematea: www.aizkardi.com gunean.

Segidan ibilaldien inguruko oharrak eta ibilbideak:

Ibilaldi motza

Luzera: 25 kilometro.

Desnibela: 1200 metro.

Iraupena: 6 ordu (ggb).

Irteera ordua: 08:00. Adi, ordu aldaketa!

Ibilbidea:
Villabona (61m) - Anoeta (69m) - Hernialde 
(300m) - Mendikute (804m) - Lizarbakarra 
(835m) - Atxutegi (680m) - Zopite (619m) - 
Alkiza (345m) - Laumugarrieta (200m) - 
Villabona.

 

Ibilaldi luzea (14 urtetik gorakoentzat. 14. Euskal Herriko Iraupen Luzeko ibilaldien zirkuitorako baliagarria)

Luzera: 44 kilometro.

Desnibela: 2500 metro.

Iraupena: 10 ordu (ggb).

Irteera ordua: 07:00. Adi, ordu aldaketa!

Ibilbidea:
Villabona (61m) - Anoeta (69m) - Hernialde 
(300m) - Mendikute (804m) - Erniozabal 
(1010m) - Ubeltz (1017m) - Ernio (1075m) - 
Zelatun (846m) - Gazume (1003m) - Iturriotz 
(594m) - Altzuzelai (427m) -Pagoeta (717m) - 
Aia (320m) - San Pedro Auzoa (62m) - 
Peusgarate (420m) - Basopeta (300m) - 
Zizurkil (58m) - Villabona.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!