Memoriaren asteari ekingo zaio gaur iluntzean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko mar. 24a, 14:24

Gaur, martxoaren 24ean, egia ezagutzeko eskubidearen nazioarteko egunean, Aritza kultur elkarteak bideratuta, Memoriaren asteari ekingo zaio Amasa-Villabonan. Kultur elkartearen hitzetan, “Villabonako Udalak oso garbi izan du eta ikerketaren lehen unetik oso nabarmen agertu ere, gerra zibila eta lehen frankismoaren urte horietan billabonatar askok, abertzale zein errepublikar izateagatik, pairatu eta jasandako sufrikarioak ezagutzatik haratago, behar zuela nolabaiteko aitortza bat. Gure ustetan, instituzio publikoei dagokie gizartean pairatu izan diren min desberdinei nolabaiteko aitortza ematea. Are gehiago, gertakizun batzuk ezkutatu zaizkigunean” uste du. Gaur iluntzeanAritza elkarteko Esti Amenabarrok idatzitako ‘Frankismoaren aztarnak arakatzen II: egiaren minak' liburua aurkeztuko da. Egilearekin batera, aurkezpenean izango dira Carlos Martin Beristain eta Pako Etxeberria Gabilondo ere. Martxoak 24, asteartea. 19:00. Subijana etxea.

Aste osoko ekimenen kartela atxikirik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!