19. Korrika, jendetsua eta alaia Adunan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Larunbat goiza oso berezia izan zen Adunan ere. Goizeko 08:00ak pasatxotan hasi ziren biltzen herritarrak plazan, Korrikaren iritsiera prestatzeko. Petoak banatu, eta lekukoa eraman behar zutenek, egokitzen zitzaien tokira abiatu ziren. Ilusioz bizitu zituzten Korrika iritsi aurreko minutuak. Amasa-Villabona eta Zizurkil zeharkatu ondoren, ehunka korrikalari iritsi zen Adunara. Giro ederrean igaro zen 19. Korrika herrian barrena. 

Argazkiak / Bideoa

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!