Amasa-Villabona, Korrika iritsi aurretik eta ondoren

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko mar. 23a, 11:38

Goizeko 08:00ak aldera, Loatzo musika eskolako dultzainero nahiz txistularien dianak Korrika herrira iristear zela erakutsi zuten. Ordu horretarako testigu aldaketen guneak herritarrez betetzen hasi ziren eta 08:30etan kaleak jendez gainezka zeuden, jai giroa nagusi zela. Korrikako furgoneta Otsabiko aldapan behera agertu zenean, poza eta emozioa nagusitu ziren. Euskararen aldeko lasterketa giro onean igaro zen Villabonatik ere.

Argazkiak / Bideoa

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!