Andoaingo EH Bilduk Andoaingo "Puntuz puntu programa" osatu duela iragarri du, eta laster zerrendagaiak aurkeztuko dituela adierazi du

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko mar. 20a, 13:52

Datorren Udal agintaldian aurkezteko lanak burutu dituela iragarri du egun alkatetza duen EH Bildu koalizioak. Hauteskundeetarako programa prest duela adierazteaz gain, Ana Carrere hautagai nagusiarekin batera zerrenda osatzen duten gainerako kideak gutxi barru jakinaraziko dituela iragarri du.

EH Bilduk dio, osatu du datorren legegintzaldirako aurkeztuko duen udal programaren proposamena. “hilabete hauetan guztietan burututako bizpahiru batzar eta arloz arlokako eztabaiden ondotik, pasa den martxoaren 14an Urigainen ospatu zen batzarrean onartu zuen behin-betiko Puntuz puntu programa. Honen berri emateko asmoa du EH Bilduk hemendik gutxira”. Bestalde, zerrenda laster iragarriko dutela gaineratu dute: “Egungo alkate den Ana Carrere Zabala berrautaketara aurkeztuko da. Berri honen iragarpena gutun bidez jakinarazi die Carrerek Andoaingo herritarrei. EH Bilduko zerrenda osatzen duten gainerako kideak gutxi barru jakinaraziko dira baita ere”.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!