303 kiloko harria altxatzeko marka saiakera

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko mar. 20a, 13:18

Inaxio Perurena harrijasotzaileak 303 kiloko harriarekin marka saiakera egingo du datorren igandean, martxoak 22, Asteasuko pilotalekuan 12:30etatik aurrera. Marka saiakera, herri kirol ekitaldiaren baitan izango da, zeinetan Inhar Urruzuno harrijasotzaileak eta Jon Rekondo nahiz Ugaitz Mugertza aizkolariek hartuko duten parte. Sarrera: 15 euro.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!