Pasa den asteazkenean, Andoain eta Urnietako gaztetxoek korrikaz gozatu zuten. Goizean, urnietarrek herrian itzulia egin eta amaitutakoan, plazan euskararen aldeko bertsoak kantatu eta ikastetxe guztiek elkarrekin Korrika 19ko kantuaren koreografia egin zuten. Arratsaldean andoaindarren txanda izan zen. Ikastetxez ikastetxe lekukoa pasa eta Goikoplazan amaitu zuten; ondoren, ikastetxe bakoitzeko haurrek beraien mezua irakurri zuten udaletxeko balkoitik.