Arratzain futbol zelaiaren irekiera ofiziala egin dute azken egunotan Billabona FKEko kideek. Ekimen ezberdinak antolatu dituzte irekieraren harira. Besteak beste, martxoaren 17an Errealeko jokalari, jokalari ohi eta gonbidatuekin "Futbol afizionatua" hitzaldia Gurea antzokian. Biharamunean, Errealeko nesken entrenamendua Arratzaingo zelaian eta martxoaren 19an Billabona FKEko taldeen aurkezpena, Jorge Alvarez Arratzaingo zelaiaren zaindariari omenaldia edota Erreala-Eibar beteranoen partida, Arratzaingo zelaia ofizialki inauguratuta utziz.
Argazkiak (Villabonako Udala)