Korrika 19 Zizurkildik barrena

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko mar. 20a, 11:45

08:48 zizurkil • martxoak 21, larunbata • ubare auzotik barrena

08:48etan aurreikusten da 19. Korrikaren iritsiera Zizurkilera. Villabonak Sacemgo zubian Zizurkili testigua eman ondoren, Ubare auzotik sartuko da Zizurkilera. Herrigunea zeharkatuta, Bulandegi bidetik jarraituko du Adunako bidegurutzera iritsi arte. Asteasu herriak Zizurkilen barrena eramango ditu hartu dituen bi kilometroak. Ondorengo elkarte eta erakundeek eramango dute testigua: 

ASTEASU: Asteasuko Udala eta Pello Errota eskola.

ZIZURKIL: Txepetx gazte asanblada, Danena futbol taldea, Urkamendi elkartea, Ezker abertzalea, Pedro Mari Otaño eskola, Zubimusu ikastola, San Millan eskola, Zizurkilgo Udala, Bukalai dantza taldea, Etxesako langileak, Ziotza kirol elkartea eta Zizurkilgo erraldoiak + 400. urteurreneko antzerkiko partaideak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!