Korrika 19 Villabonatik barrena

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko mar. 20a, 11:40

08:29 villabona • martxoak 21, larunbata • iruratik barrena

Villabonara 08:29etan iritsiko da Korrika, Irura aldetik. Gasolindegi inguruan amasar eta billabonatarrek testigua hartu ondoren herri osoa zeharkatuko du Kale Berritik barrena, berriz ere buelta eman eta Olaederra kiroldegiraino etortzeko. Bertan, Sacemgo zubitik barrena, Zizurkilera abiatuko da. Ondorengo elkarte eta erakundeek eramango dute testigua: 

AMASA-VILLABONA: Uxo Toki elkartea + Amasako Gazteak, Behar Zana elkartea, Erniobea ikastetxea, Zubimusu ikastola, Amasa-Villabonako Udala, Irrintzi elkartea, Zunbeltz elkartea, Oria merkatal elkartea, Iratzar elkartea, Fleming ikastetxea eta Onddo gazte asanblada.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!