Korrika Txikiak Adunako kaleak zeharkatu zituen joan zen ostiral arratsaldean. Herri eskolako ikasle, irakasle eta gurasoak arin eta alai ibili ziren euskararen aldeko herriko lasterketan. Ibilbidea amaitutakoan testiguak jasotzen zuen mezua irakurri eta indarrak berritzeko merienda izan zuten Adunako pilotalekuan.