Korrika 19 Andoaindik barrena

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko mar. 20a, 11:09

09:14 sorabilla • martxoak 21, larunbata • tolosatik urnietara bidean

Azelaingo zubitik Karrikara joango da, Aiztondo kaletik. Ondoren, Aita Larramendin sartu eta Txitibar plazatik, Zumea zeharkatuz, Kaleberrira iritsiko da. Kale Nagusian ezkerretara hartu eta Doktor Huizitik Rikardo Arregira joango da, eta Pio Baroja eta Arteta kaleetatik itzuli bat eginez, Rikardo Arregira itzuliko da berriro. Agustin Leitza kaletik Goikoplazara iritsi eta maldan gora, La Salle hiribidera sartu beharko dute korrikalariek. Gero, ezkerretara sartu eta maldan behera Arantzibia plazarantz abiatuko dira. Geltoki parean ezkerretara joan eta tunelaren azpitik Gudarien hiribidean sartuko dira, Martin Ugalde kultur parkerantz. Bertatik, Urnietara joango da Korrika. Ondorengo elkarte eta erakundeek eramango dute testigua Andoainen:

ANDOAIN: Aiurri aldizkaria + Manuel Larramendi Kultur Bazkuna, Euskalduna futbol taldea, Aita Larramendi ikastolako ikasleak, Gatetxea, Aita Larramendi ikastolako batzordea, Axeri dantza, Andoaingo emakumeak, Erraldoiak, Hurria-Sahara taldea, Udaleko langileak, Ondarreta-Leitzaran ikastetxeak, Urki dantza taldea, Ezker abertzalea, Oroituz elkartea, Aita Larramendi ikastolako langileak, Gipuzkoako Ur partzuergoa, Lasalle-Berrozpeko ikasleak, Lasalle-Berrozpeko langileak, Andoaingo Udala, Berriako langileak, Elkarteak, Kirol taldeak 1, Kirol taldeak 2 eta Arrospe.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!