Andoaingo Udalak antolatzen du urtero Rikardo Arregi Kazetaritza Saria, Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzarekin eta babesarekin. Helburua euskarazko kazetaritzaren kalitatea, bikaintasuna eta berrikuntza bultzatzea da. Aurkezpen ekitaldian partaide izan zen Beñat Zamalloa ere, iaz Rikardo Arregi Saria eskuratu zuen kazetaria.
26 urteko ibilbidean euskal kazetaritzaren erreferentzia bihurtu da Rikardo Arregi Kazetaritza Saria, eta egun euskarazko kazetari lanean sona handikoak diren hainbat sinadura ezagunek jasoa dute sari hori.