Bihar asteazkena eta ostiralean zehar banatuko da Aiurri aldizkariaren 447 zenbakia. Erreportaje nagusia datorren larunbatean, martxoak 21, Beterri-Aiztondo eskualdea zeharkatuko duen 19. Korrikari eskainiko zaio, tartean, eskualdeko Korrikako arduradun Amaia Goikoetxeak eta bailarako hainbat euskatzalek hitza hartu dutelarik. Amasa-Villabonan, martxoaren 24tik 31ra arte luzatuko den Memoriaren astea mintzagai izango da, 'Frankismoaren aztarnak arakatzen II: egiaren minak' liburuaren egile Esti Amenabarrori eginiko elkarrizketarekin batera. Lourdes Colomo korrikalari zizurkildarrak, Izaskun Olasagasti eskubaloi jokalari andoaindarrak edota Holandatik Larraulera etorritako Karin Van der Worpek ere hartu dute hitza. Larraul-Ernio-Larraul mendi lasterketaren bosgarren edizioak ematen dio amaiera aldizkariari. Egitaraua osorik:
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!