Aizkardi mendi taldeak Euskadiko ondoen baloratutako ibilaldi luze neurtuen saria jaso zuen joan zen igandean. Euskal Mendizaleen Federazioak ematen du aipatu saria eta Aizkardi mendi taldea nahiz ibilaldia antolatzen laguntzen dioten gainerako kolaboratzaileak omendu nahi ditu.
Datorren martxoaren 29an izango da Aizkardiren 47. Mendi ibilaldia. Ibilbide laburra eta luzea izango dira aukeran. Izen-emateak: www.zirkuitua.com / www. aizkardi.com.