Datorren astean hasiko da Korrika; martxoaren 19an. 10 egunez Euskal Herria zeharkatuko du, Urepeletik Bilbora, eta Andoaindik larunbat goizean igaroko da, 09:14ean. Amaia Goikoetxea Korrikako arduradunak azaldu zuenez, aurten, Durangoko Azoka eta euskaldun adierazgarri diren pertsonak omendu nahi izan dira.