Memoria suspertzeko tailerrak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko mar. 13a, 11:52

Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateak memoria sustatzeko tailerra antolatu du. Tailerrean dauden memoria baliabideen suspertzeaz gain, egungo memoria eta memoria autobiografikoa suspertuko dituzte. Memoria galtzea nola ekidin, memoria hobetzeko zer egin, memoria nola entrenatu… Astelehenetan izango da tailerra, 17:00etatik19:30etara. 20 orduko iraupena. Doakoa. Maiatzaren 4tik ekainaren 22ra luzatuko da. Adunan, Larraulen edo Alkizan eskainiko da, herritarren izen-emate kopuruaren arabera. Epea: Martxoak 23. Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateko bulegoetan / 943693930.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!