Korrika datorren larunbatean igaroko da Andoaindik, goizeko 09:14etik aurrera. Larehungarren kilometroa Arantzibia tuneletik hasi eta Martin Ugalde kultur parkean amaituko da.
Eman izena hemen.
Laurehungarren mendeurrena Korrikarekin lotuz, Udalak Korrikaren 400. kilometroa erosi du eta herritarrak bertan korri egitera animatu nahi ditu. Datorren larunbatera begira erronka bat du: 400 andoaindarrek bertan lasterka egin dezaten. Parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute eta horien guztien artean, gainera, material sorta zozketatuko dute.