Amasa-Villabonako Gure Esku Dago ekimenak erronka berriaren aurkezpena egin zuen atzo Villabonako Aljibean. Ezberdinen arteko elkalanean ari dira eta 40 tutore elkartu ziren atzokoan herria saretzeko asmoz. Erronka nagusia herrian 600 saretu lortzea da.Txartelak nola bete eta oihalak nola apaindu azaldu zuten atzokoan. Apirilaren 25ean Ehuntze eguna izango da, Amasa-Villabonako oihalak josten hasteko eguna. Ekainaren 21en Euskal Herri mailan egingo den jaialdirako, ahalik eta saretu gehien lortu nahi da. Saretzeak, erabakitzeko eskubidearen alde zaudela esatea esan nahi du.