Belabieta kolektiboaren erakusketa eta hitzaldia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko mar. 12a, 11:32

Errepublika eta errepresio frankista lantzen duen erakusketa ikusgai dago aste honetan, komunisten tabernan. Oroimen historikoa lantzen duen Belabieta kolektiboa da bere antolatzailea.


Astartean hasi eta ostirala bitarte, 18:30etik 20:30era, irekiko ditu ateak erakusketak. Jardunaldiari amaiera emateko, berriz, ostiralean "Errepresio frankista Andoainen" izenburu duen hitzaldia eskainiko du Oroituz elkarteko kide batek.
Alberto Rodriguez eta Jorge Mourinho antolatzaileek azaldu dutenez, hiru ataletan banatzen da erakusketa: "aurrenekoan, Errepublika garaian argitaratzen ziren zenbait egunkari (ABC, Euzkadi, El Diario Vasco...) eta horiek lehen orrialdeetara eraman zituzten izenburu deigarriak biltzen dira. Bigarrengo zatian, garai historiko berean kaleratzen ziren tebeo eta komikiak ikusi daitezke. Azkenik, Andoaingo herritarrek osatzen dute hirugarren atala: errepresio frankista zuzenki pairatu zuten herritarren argazkiak, euren izen abizenekin".
Mourinhok azaldu duenez: "Iruditzen zaigu, egun, balio errepublikanoek inoiz baino gaurkotasun handiagoa dutela, eta horiek eskuan ditugun baliabideekin aldarrikatu behar direla, gizarte justuago baten alde".
Komunisten taberna Pio Baroja 5 kalean dago; orain 26 urte ireki zen, eta Faustina Granados da bere arduraduna aspaldiko urtetan. Bertan, halaber, PCE-EPK eta Ezker Anitza alderdi politikoen eta Belabieta eta Gazte Komunistak kolektiboen egoitzak kokatzen dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!