Zizurkil, Tolosaldeko eta Gipuzkoako beste hainbat herrirekin batera, wifi irekia herrian jartzeko asmotan dabil Gipuzkoa Share ekimenaren baitan. Horrek mega jakin batzuk arte doako wifia eskainiko die zizurkildarrei, eta mega horretatik gora nahi duenari ere, orain baino aukera zabalagoa emango dio. Herritarren aurrean informazio zehatza eskaintzeko batzarra antolatu du Udalak martxoaren 12, ostegunean, iluntzeko 19:00etan, Zizurkilgo Iriarte kultur etxean.