Zubimusu ikastolak energia berriztagarriak kontsumitzeko apostua egin du GOIENER energia berriztagarrien sorkuntza eta erosle kooperatibaren eskutik.
GOIENER irabazi asmorik gabeko energia kooperatiba herritar bat da. Kontsumo arduratsua sustatzen du, kontzientziazio eta informazio ekintzak eginez. Bere eginkizuna, energia bezalako oinarrizko ondarea berreskuratzeko herritarren eskaera bideratzea da. Zubimusu ikastolak, martxoaren 16an, Villabonako Subijana etxean 19:00etan GOIENER-ekin batera antolatu duen hitzaldira gonbidatu nahi ditu herritar eta erakundeak.