Eraso sexistaren aurkako kontzentrazioa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko mar. 10a, 11:28

Igande goizaldean gertatutako eraso sexista salatu eta gaitzesteko kontzentrazio deialdia luzatu zuen atzo Amasa-Villabonako Udalak. Arratsaldeko 19:30etarako egin zuten deia, eta herritarrek ez zuten hutsik egin. Ehunka pertsona bildu zen Erreboteko plazan. Nora Urbizu zinegotziak euskaraz, eta Galder Azkue alkateak gaztelaniaz, gaitzespen testua irakurri zuten bildutakoen txalo artean. 

Bideoa (epe laburrean)

Gaitzespen testua:

Erasoen aurrean, 0 tolerantzia

Udal gobernua osatzen dugun emakume eta gizonek, oposizioko alderdien atxikimenduarekin, asteburuak utzitako gertakarien aurrean gaitzespen osoa adierazi nahi dugu. Era berean, gure babes eta laguntza guztia helarazi nahi diogu, bai erasoa jasan duen emakumeari, bai bere lagun eta senide guztiei.

Izan ere, emakume bat erasotu dute asteburuan, baina herri osoa sentitu da erasotua. Hau ez da emakume baten aurkako erasoa izan, emakumearen aurkako erasoa baizik.

Indarkeria eta erase matxistak ezin dira gertaera isolatu edo salbuespen gisa ulertu. Indarkeria matxista sistema patriarkalaren ondorio bat da, ondoriorik larriena eta egiturazkoa. Indarkeria matxista emakume eta gizonen arteko botere-harremanak mantentzeko baliabide indartsua da. Guk ordea, herri parekide bat nahi dugu, eta instituzio moduan, horren aldeko pausoak ematea dagokigu. Horrekin batera, indarkeriaren prebentzioan egin behar da bereziki ahalegina. Pertsonak askatasunean heziko dituen hezkuntza sustatu behar da (sistema heteropatriarkalak sortzen dituen emakume eta gizonen arteko botere-harremanak eta emakume eta gizon izateko eredu bakarrak gaindituko dituena). Pertsonon sozializazio-prozesuei erreparatzea ezinbestekoa da, hortaz.

Indarkeria matxista lehen mailako arazoa da. Ernakurneen eguneroko ogia. Oraindik, neurri handi batean, ezkutuan mantentzen da, justifikatu eta tapatu egiten da. Ez da inola ere, ordea, esparru pribatuari dagokion arazo bat. Arazo kolektiboa da, guztiona, eta guztion ardura da indarkeria matxistari aurre egitea. Era berean, ezinbestekoa da emakumeen boteretzea eta herritarren arteko babes-sareak sustatzeko neurriak martxan jartzea, bakardade sentsazioari eta babesgabetasun egoerei aurre egiteko.

Indarkeria matxistak jatorri estrukturala duen heinean, aurre egiteko neurriak eta erantzunak ere integralak behar dute izan. Erasotzailearen jarrerak arnorrua eta auzo lotsa sentiarazi digun moduan, herritarrek izandako jarrerak oso harro sentiarazten gaitu. Bai erasoaren momentuan eta bai atzoko elkarretaratzean agertutako elkartasunagatik. Hori da bidea.

Atzo eta gaur bezalaxe, aurrerantzean ere erasoen aurrean planto egingo duqu, Nahíkoa dela diogu, ozen eta indartsu, ez dugula horrelakorik jarrerarik onartuko.

Guztiona da gure herrian, beldurrik gabe bizitzeko eskubidea, eta denona da eskubide hori bermatzeko ardura. Udal gobernu honek burujabetza defenditukodu beti, eta hori norberaren gorputzetik hasten da.

Erasoen aurrean, 0 tolerantzia!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!