Amasa-Villabonako 50 emakume pasatxok hartu zuen parte atzo iluntzean Villabonako Udalak eta hainbat herritarrek antolatu duten Emeki ikuskizunean. Kantua, musika, dantza, akrobaziak, pintura edota errezitaldiak..., denetariko emanaldia izan zen, hunkigarria eta dotorea. Gurea antzokia jendez lepo zegoela burutu zen Emakumearen Nazioarteko Eguna oinarrian hartuta antolatutako saioa.